Arraun denboraldia pil-pilean da, eta gaur arratsaldean Orio Arraunketa Elkarteak beste bandera bat gehitu dio aurten Orioko taldeek lortutako garaipen sortari. Ondarroan izan dute hitzorduan elkarteko emakumezkoen eta gizonezkoen traineru nagusiek, eta neskek Ondarroako II Bandera bandera irabazi dute, Donostia Arraun Lagunak taldeari ia 13 segundoko erretan aterata.
Gizonezkoentzat berriz, ez da jardunaldirik onena izan, laugarren postuan sailkatu baitira Hondarribiarengandik 14 segundora.