Gaur eguerdian KAE 2 ligako jardunaldia jokatu dute Hondarribian, eta bandera irabazteko lehia bizi izan da. Hondarribiako Arrantzaleen Kofradiako Bandera izan dute jokoan arraun taldeek, eta Orio nagusitu da ohorezko txandako denborarik onena egin da, 20:45,66. Dena dela, bigarren txandan arraunean egin duen Busturialdea gertu ibili dute oriotarrek, 20:45,82 denbora markatu baitu, Orio baino 16 ehuneneko gehiago. Hirugarren izan da Castro 51 ehunenekotara.
Gaurko garaipenarekin, KAE 2 ligako lidertza berretsi du Orioko arraun elkarteko harrobiko traineruak.