Pasai Donibaneko bandera eskuratu dute gaur Orio B taldeko arraunlariek. 20:40,56ko denbora egin dute, bigarren heldu den Getxok baino hiru segundo gutxiago (20:43,50). Gaurko garaipenarekin, lider izaten jarraitzen dute Orioko mutilek 91 punturekin. Bigarren postuan dago Castro Urdiales 86 punturekin, eta hirugarren Getxo, 73 punturekin.
Datorren larunbatean, abuztuaren 10ean, Hondarribian jokatuko dute hurrengo estropada KAE 2ko arraunlariek.
Eusko Label eta Euskotren ligako taldeei dagokienean, asteburu honetan ez dute estropadarik jokatuko. Ligako jardunaldirik ez da izango Espainiako txapelketa jokatuko delako asteburu honetan, eta Orioko taldeek, bertara joateko sailkatuta badaude ere, muzin egin diote parte hartzeari.