Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko dute bihar

Karkara 2019ko uzt. 30a, 15:30

(Iban Egiguren)

Hondarribiko uretan izango da Euskadiko Traineru Txapelketa, eta bertan izango dira Orioko emakumezkoen ontzia eta gizonezkoen lehen ontzia.

Bihar, San Ignazio Eguna, Euskadiko Traineru Txapelketa egingo dute Hondarribiko (Gipuzkoa) uretan, eta bertan izango dira Orioko emakumezkoen ontzia eta gizonezkoen lehen ontzia. Euskotren ligako lau taldek eta ETE ligako lauk neurtuko dituzte indarrak emakumezkoen lehian, eta gizonezkoenean, Eusko Label ligako zazpi taldek eta KAE1 ligako batek hartuko dute parte. 12:00etan hasiko dira estropadak.

Orioko emakumezkoen ontziak bigarren txandan jokatuko du, Kaiku, Hondarribia eta Deusturekin batera. Aurreneko txandan, aldiz, Ondarroa, Zumaia Telmo Deun, Isuntza eta Hibaika ariko dira.

Gizonezkoek ere bigarren txandan hartuko dute parte, Bermeo, Hondarribia eta Itsasoko Amarekin. Haien aurretik jokatuko dute Zarauzko Enbatak, Ondarroak, Kaiarribak eta Zierbenak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide