Gaur eguerdian, 14:30ean hasita, Algortako Portuzaharra Ikurriña jokatu dute KAE 2 ligako ontziek, eta Orioko gizonezkoen harrobiko txalupa 3. postuan sailkatu da, 21:32,18 denbora eginda. Algortan Castro (21:21,73) izan da azkarrena, eta bigarren sailkatu da Getxo (21:29,40). Gaur garaipena lortu ez badu ere, Orioko traineruak lider jarraitzen du KAE 2 ligan.