Asteburu honetan Gipuzkoatik kanpo jokatuko dituzte traineru estropadak Orio Arraunketa Elkarteko txalupek. Gizonezkoen eta emakumezkoen ontzi nagusiek, Bizkaian izango dituzte hitzorduak. Gaur, Santurtziko Ikurriña izango dute jokoan 18:00etan hasita; eta bihar Getxoko uretan, Getxoko estropada jokatuko dute, 11:40etik aurrera.
Bestalde, gizonezkoen harrobiko traineruak Getxon izango du hitzordua bihar, 14:30ean hasita, Algortako Portuzaharra XVI. Ikurriña.