Oriotarrek ezin izan dute festa borobildu gaur arratsaldean herrian jokatutako arraun lehian. Neskek Orioko Kanpina bandera eskuratu dute, baina mutilek bigarren tokiarekin konformatu behar izan dute, Hondarribiak erraz irabazi baitu gaurko estropada. 19:42,94 denbora egin dute, eta ia 12 segundoko tartea atera diete oriotarrei. 19:54,90 denbora egin dute etxekoek.
Dena den, sailkapen orokorrean oraindik lider garbia izaten jarraitzen dute oriotarrek, 100 punturekin. Bigarren postua Hondarribiak berreskuratu du, baina 89 puntu dituzte horiek.
Bihar Sestaon dute hurrengo hitzordua Euskolabel eta Euskotren ligetako traineruek, eta oriotarrak saiatuko dira bandera Orio aldera ekartzen.
Gaurko estropadako sailkapena
- Hondarribia 19:42,94
- Orio 19:54,90
- Santurtzi 19:55,46
- Donostiarra 19:59,26
- Zierbena 20:01,24
- Urdaibai 20:07,46
- Cabo 20:29,44
- Ondarroa 20:30,30
- Kaiku 20:31,04
- San Pedro 20:36,18
- Lekittarra 20:47,06
- Astillero 21:05,12