Horiz jantzita zegoen herria goizetik, eta arratsaldeko lehenego estropadan etxekoek ez dute hutsik egin: Oriorentzat izan da Orio Kanpina bandera. 18:00etan hasi da lehia Euskotren ligako lau taldeen artean, eta arraun bat hautsita ere, irabaztea lortu dute oriotarrek. Zazpi segundoko aldearekin aritu dira irabazten, erraz, eta azkenean ia bost segundoko tartea atera diete bigarren egin duen Donostia Arraun Lagunak taldeari.
Horrenbestez, lider jarraitzen du Oriok, 27 punturekin. 22 puntu ditu bigarren sailkatuak, Donostia Arraun Lagunak taldeak. Azken biekiko alde nabarmena lortu dute, 12 eta 9 puntu besterik ez dituztelako Donostiarrak eta Hondarribik.
Estropadako sailkapena
- Orio 11:04:67
- Donostiarra Arraun Lagunak 11:09:19
- Donostiarra 11:19:77
- Hondarribi 11:27:27