Garaipenari eutsi nahi diote herriko traineruek

Karkara

Asteburuan Kontxako Badian eta Portugaleten jokatuko dute estropada Orioko hiru traineruek.

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako ontziek Galiziako urak atzean utzita, etxetik gertu lehiatuko dute asteburuan. Gizonezkoek zazpigarren eta zortzigarren jardunaldiekin egingo dute topo, eta emakumezkoek, bosgarren eta seigarrenarekin. Gorengo mailako 16 ontziek historia askoko eremuan jokatuko dute, Kontxako Badian. 

Larunbatean, hilak 13, 18:00etatik aurrera Eusko Label Ligako XII. Kaiarriba - Amenabar Bandera eta Euskotren Ligako IV. Kaiarriba - Amenabar Bandera izango dira jokoan. Estropada garrantzitsua izango da herriko taldeentzat, sailkapen nagusirako ahalik eta puntu gehien lortzeko eta horrela, CaixaBank Koroaren eta Euskotreneko Garaikurraren lehian bizi-bizirik egoteko.

Gizonezkoen estropada eremuari dagokionez, ohi bezala, 5.556 metroko distantzia izango da, lau luze eta hiru ziabogekin osatua. Barneko balizak Donostiako Aquariumeko parean egongo dira ainguratuta. Emakumezkoen estropadari dagokionez, berriz, lau ontziek 2.778 metro egin beharko dituzte guztira.

Sailkapen orokorreko postuari eta zerrendaburu izateari eutsi nahi dio Oriok. Izan ere, emakumezkoen trainerua 15 punturekin dago kokatuta lehen postuan. Gizonezkoen taldeak, berriz, 67 punturekin eusten dio sailkapenari.

Hurrengoak dira sailpanek orokorrak:

Euskotren Liga

1 ORIO BABYAUTO 15
2 DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK 13
3 DONOSTIARRA 7
4 HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK 5

Eusko Label Liga

1 ORIO BABYAUTO 67
2 GO FIT HONDARRIBIA 61
3 SANTURTZI IBERDROLA 57
4 ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA 56
5 DONOSTIARRA 54
6 URDAIBAI AVIA 45
7 KAIKU 31
8 ONDARROA CIKAUTXO 30
9 CABO 29
10 LEKITTARRA ELECNOR 15
11 SAN PEDRO 12
12 ASTILLERO - REPSOL ELECTRICIDAD Y GAS 11


Orio B trainerua Portugaletera

KAE-2 ligako Orioko Arraunketa Elkartearen trainerua, berriz, Portugaleten izango da larunbatean eta igandean, bi jardunaldietara luzatuko den, XXXVIII Bandera Noble VIlla de Portugaleteren lehian. Eguerdiko 13:00etan izango dira bi lehiak, hiru txandatan banatuta. Oriok azken txandan hartuko du parte zerrendaburu izateari eusteko asmotan.

KAE-2 Ligako sailkapen orokorra:

1º ORIO-BABYAUTO 41
2º CASTRO-CANTERAS DE SANTULLAN 35
3º BERMEO B-AVIA 34
4º GETXO 34
5º PORTUGALETE 31
6º GO FIT-HONDARRIBIA 28
7º BUSTURIALDEA 21
8º SAN JUAN 13
9º MUTRIKU 10
10º PORTU-DEUSTO 10
11º A.N. CASTRO GLASS 7

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide