Asteburu honetan ere lehian murgildu dira Eusko Label ligako ontziak. Gaur, larunbata, Santanderren izan dute jardunaldia. Go Fit Hondarribia nagusitu da Kantabriako uretan, 19:16:66 denbora eginda. Orio Babyautok bigarren egin du, 00:02:62ko aldearekin. Zierbenak jarraitu dio atzetik Oriori, 00:08:90 aldearekin.
Une honetan, lehen sailkatua da Orio, 35 punturekin, eta bigarren postuan dago Hondarribiko ontzia, 30 punturekin. Bihar ere estropada jokatuko dute Eusko Label ligakoek, Lekeition.