Oriok irabazi du Euskotren ligako lehen bandera

Karkara

Lekeition ere Orio nagusitu zen hilabete hasieran.

Gaur abiatu dute Euskotren ligako denboraldi berria, Santanderren, eta Orioko trainerua izan da garaile, aurrenekoz. Bihar Lekeition izango dute hitzordua.

Gaur izan da Euskotren ligako denboraldi berriko lehen estropada, Santanderren. Orio, Arraun Lagunak, Donostiarra eta Hondarribia aritu dira nor baino nor. Orioko emakumeek horiz margotu dituzte Santanderreko urak, eta Repsol Electricidad y Gas bandera irabazi dute. Euskotren ligako lehen bandera Oriora ekarriko dute, beraz, aurrenekoz.

10:43 denbora eginda nagusitu da OAEko ontzia. Arraun Lagunak taldeak egin du bigarren, 10:50 denborarekin, eta Donostiarra izan da hirugarrena, 11:11 denborarekin. Hondarribiakoek, aldiz, 11:55 denbora egin dute.

Bihar Lekeition izango dute hitzordua, eta El Correo-Kutxabank bandera irabazteko lehiatuko dira lau ontziak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide