Negua eta udaberria prestaketan murgilduta egon ondoren, asteburuan abiatuko du Orio Arraun Elkarteko emakumezkoen traineruak Euskotren Liga. Arraunlariak uretara atera eta beren onena emateko irrikaz daude. Bestalde, herriko gizonezkoen bi traineruak ere indartsu daude, hasiera paregabea eman baitiote denboraldiari.
Hurrengoak dira asteburuko traineru estropadak:
Eusko Label eta Eukotren ligak
- Larunbatean, ekainak 29an, 18:00etan hasita, Santanderren Repsol Bandera izango dute jokoan gizonezkoen A traineruak eta emakumezkoen txalupak.
- Igandean, ekainaren 30ean, 11:30etik aurrera Lekeition izango dute hitzordua, El Correo - Kutxabank bandera hain zuzen ere.
KAE 2 Liga
- Larunbatean, ekainaren 29an, Castroko III. Bandera estropada jokatuko du Orioko gizonezkoen harrobiko traineruak.