Asteburu bikaina egin dute oriotarrek. Atzo Eusko Label ligako lehen jardunaldiko bandera irabazi zuten Bilbon, eta gaur ere beraiek nagusitu dira Zierbenan. Gorka Aranberri patroiak hitz egin du eguerdian Euskadi Irratian, estropada amaitu berritan: "Bigarren luzean pare bat olatu ondo jotakoak izan ditugu, eta hor eman dugu mina", esan du. Taldeak "lana ondo" egin duela azpimarratu du, eta oso pozik agertu da garaipenarekin.
19:25:92 denbora egin dute oriotarrek, eta Donostiarra sailkatu da atzetik, hiru segundora, 19:29:34 denborarekin. Zierbena izan da hirugarrena.