"Bigarren luzean pare bat olatu ondo jotakoak izan ditugu, eta hor eman dugu mina"

Karkara 2019ko eka. 23a, 13:38

Oriotarrak, atzo Bilbon (Aitor Arrizabalaga-Eusko Label liga)

Taldeak "lana ondo" egin duelako, pozik azaldu da Gorka Aranberri Orioko gizonezkoen lehen taldeko patroia, estropada irabazi berritan. Zierbenan izan dute Eusko Label ligako bigarren jardunaldia, eta atzo bezala, gaur ere garaipena eskuratu dute oriotarrek. 

Asteburu bikaina egin dute oriotarrek. Atzo Eusko Label ligako lehen jardunaldiko bandera irabazi zuten Bilbon, eta gaur ere beraiek nagusitu dira Zierbenan. Gorka Aranberri patroiak hitz egin du Euskadi Irratian, estropada amaitu berritan: "Bigarren luzean pare bat olatu ondo jotakoak izan ditugu, eta hor eman dugu mina", esan du. Taldeak "lana ondo" egin duela azpimarratu du, eta oso pozik agertu da garaipenarekin.

19:25:92 denbora egin dute oriotarrek, eta Donostiarra sailkatu da atzetik, hiru segundora, 19:29:34 denborarekin. Zierbena izan da hirugarrena.

Hemen ikus daiteke sailkapena, osorik.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide