Orio Arraunketa Elkarteak postua jarriko du larunbat arratsaldean plazan, herritarrei Hemengatoztink! kanpainan izena emateko aukera eskaintzeko. Jakinarazi dute, dagoeneko 270 lagunek parte hartu dutela kanpainan, baina oraindik izena eman ez duten zaleei parte hartzeko deia luzatu nahi diete. Horretarako, 18:30etik 20:30era plaza izango dira arraun elkarteko kideak.