Emakume zein gizonezkoen traineruek, azken denboraldietan jasotako babes eta animoa eskertu dute arrauneko bi entrenatzaileek 150 zaletu ingururen aurrean. Horrekin batera, aurtengo denboraldirako ere laguntza eskatu dute. Urte hasieratik elkartasun-indar hori egotea lortzea da beraien helburua.
Berriz ere... HEMEN GATOZTINK! lelopean eman diote hasiera kanpainari. Zaleei barrutik bultzatzeko aukera luzatu diete. Aurten lehian jardungo diren hiru traineruen barrualdeak oriotarren eta Orio zaleen izenekin bete nahi baitituzte.
Kanpaina babesteko, nahi duenak, bazkide ez denak ere, 100 euroko ekarpen bat egin beharko dio Orioko Arraunketa Elkarteari, ondoren diru hori materialean inbertitu dezan: traineruak, arraunak... besteak beste. Trukean, laguntzaileak bere izen propioa, abizena, ezizena, kuadrillarena... jarri ahal izango du hiru traineruetako batean.
Urtarrilak 27, igandea, izena emateko aukera izango du plazara gerturatzen denak, 12:00etatik 14:00etara bitartean. Elkartearekin harremanetan jartzeko deitu 630 435 721 telefonora edo idatzi Watsappa. Helbide elektronikora ere idatzi daiteke: orioae@orio-ae.com