Espainiako Kros Txapelketa irabazi du Kamel Zianik

Karkara 2018ko mar. 12a, 15:33

Atzo, igandea, jokatu zen Espainiako Kros Txapelketa Avilan. Bere kategorian lehenengo postua lortu zuen Kamel Ziani atleta oriotarrak. 

6.000 metroko ibilbidea 20 minutu eta 19 segundoko denboran eginda, lehenengo postua lortu zuen atzo 45 urtetik gorakoen kategorian Kamel Ziani atleta oriotarrak Avilan jokatu zen Espainiako Kros Txapelketan. 

Irakurri hemen duela astebete Karkara.eusen argitaratu zen elkarrizketa. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide