Surf saioa antolatu dute Berdin Berdinak elkarteak eta Orioko Surf Taldeak

Karkara 2017ko abu. 23a, 10:35

Uztailean egindako saioa borobil atera zela eta, ekimena errepikatzea erabaki dute bi elkarteetako kideek.

Berdin-Berdinak elkarteko kideek surf jardunaldi inklusiboa egingo dute irailaren 2an, Orioko Surf Taldeko bazkideen laguntzarekin. Elkarteak aniztasun funtzionala duten haur eta gazteak kirolean murgildu daitezen ekimen eta ikastaroak antolatzen ditu, eta iraileko saioan, surfa egiteko aukera izango dute Orioko Antilla hondartzan.

Urritasunen bat duen gaztetxo bakoitzak bi laguntzaile boluntario izango alboan jardunaldian zehar. Ekimenean parte hartu nahi dutenek, Orioko Surf Taldearen lokalean eman behar dute izena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide