Berdin-Berdinak elkarteko kideek surf jardunaldi inklusiboa egin dute asteburuan, Orioko Surf Taldeko kideen laguntzarekin. Elkarteak aniztasun funtzionala duten haur eta gazteak kirolean murgildu daitezen ekimen eta ikastaroak antolatzen ditu, eta larunbatean eta igandean surfa egiteko aukera izan dute Orioko Antilla hondartzan. Urritasunen bat duen gaztetxo bakoitzak bi laguntzaile boluntario izan ditu jardunaldian zehar, eta ederki pasa dute denek surfean.