Korrikako kilometroak zozketatu zituzten atzo

Karkara 2017ko mar. 16a, 15:46

Korrika batzordea egin zuten atzo, martxoaren 16an, eta Korrikaren ibilbide zatiak zozketatu ziren kilometroa erosi duten eragileen artean

Apirilaren 5ean pasako da Oriotik 20. Korrika. Ordu txikitan iritsiko da, 00:42 aldera, eta hamaika zatitan banatzen da ibilbidea. Zati guzti horiek badute dagoeneko jabea; atzo, martxoaren 15ean, egin baitzen kilometroa erosi duten eragileen artean zozketa.

Orain plataformak hartuko du testigua usurbildarrengandik, Mapil inguruan, eta herritik bira egin ondoren Orio AEko arraunlariak izango dira zarauztarrei testigua pasako dietenak. Horrela geratu da ibilbidea:

  1. Km: 1.343 – Orain plataforma
  2. Km: 1.344 – AEK
  3. Km: 1.345 – Zaragueta eskola
  4. Km: 1.346 – Karkara / Herrio
  5. Km: 1.347 – Haur eskola / Harribil
  6. Km: 1.348 – Toki Alai EAJ
  7. Km: 1.349 – Orioko Herri Ikastola: langileak
  8. Km: 1.350 – Orioko Herri Ikastola: gurasoak
  9. Km: 1.351 – Txurrumuski / Gaztelekua
  10. Km: 1.352 – EH Bildu / Gaztetxea eta Xaltxerak
  11. Km: 1.353 – Orio AE

Korrika kulturala

Korrika Oriora iritsi aurreko egunetan hainbat ekitaldi antolatu ditu Korrika batzordeak, Korrika kulturalaren barruan. Lotura hauetan ikus daiteke egitaraua:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide