Orioko Korrika batzordea urtarrilean hasi zen biltzen, aurtengo Korrikarekin lotutako jarduerak antolatzeko. Martxoaren 15ean egindako azken bileran zehaztuta utzi zuen Korrika Kulturalaren aurtengo programa. Hau izango da:
MARTXOAK 19, IGANDEA
12:00 – 14:30 Mintzodromoa + Korrikaren aldeko kuestazioa + material salmenta Herriko Plazan.
MARTXOAK 20-31
Arnasguneei buruzko erakusketa kultur etxean, UEMAk eta Udalak antolatuta.
MARTXOAK 23, OSTEGUNA
19:30 Iñaki Perurenaren ‘Harria. Maitasun istorioa’ kontakizuna, Udalak antolatuta.
MARTXOAK 24, OSTIRALA
22:30 Bertso-saioa Salatxo tabernan, Herri Arteko Txapelketaren barruan: Orioko taldea Zumarraga-Urretxuren kontra.
MARTXOAK 31, OSTIRALA
22:30 Pier Paul Berzaitz kantari zuberotarraren emanaldia: ‘Egunsentiaren kantak’, Udalak antolatuta.
APIRILAK 1, LARUNBATA
16:30 Karaokea gaztetxoentzat kultur etxean, Txurrumuskik antolatuta.
APIRILAK 4, ASTEARTEA, KORRIKA EGUNA
14:45 Korrika Txikia herriko kaleetan barrena. Bukaeran Herriko Plazan.
19:00 Triki-poteoa herrian barrena.
20:30 Euskaltzaleen afaria Balea elkartean
00:42 KORRIKAren lekukoa hartuko dute oriotarrek Mapilen (Aginaga).