Balearen Egunean herria apaintzeko deia egin die herritarrei Orioko Udalak. Etxeetako balkoiak apaintzeko eskatzen die oriotarrei. Balkoietan marinel gaiak jartzea proposatzen dute: sareak, arrantzarako aparejuak, arraunak, otarrak... herria 1901ean balego bezala irudikatzea da helburua. Errioari eta itsasoari begira bizi zen herri arrantzalea irudikatzea nahi du udalak.
Bestalde, Balearen Egunerako jantzi proposamenak egin zituen Udalak pasa den astean.