Ostegunero bezala, aste honetan ere azoka izango da Orion. Baina, beste ostegunetan ez bezala, oraingoan, Ikastola aurreko plazan egingo da. Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapa Orion bukatuko denez, eta txirrindulariak plazatik igaroko direnez, osteguneko azoka tokiz mugitu dute. Udalak barkamenak eskatu nahi du aldaketa honek sortu ditzazken eragozpenengatik.