Ostiralean inauguratuko da Ludoteka

Karkara 2015ko aza. 5a, 12:46

Ate irekien astea amaituta, inauguratu egingo dute Ludoteka. Ostiral honetan izango da inaugurazio ekitaldia, arratsaldeko 18:30ean hasita.

Urriaren 26tik 31ra Ludotekako ateak zabalik egon diren arren eta jendeak bisitatzeko aukera izan duten arren, ostiral honetan ere izango da Ludotekako eraikina eta proiektua ezagutzeko aukera. Arratsaldeko 18:30ean inauguratuko da.

Ekitaldia Ludotekaren eraikinean izango da, Iturbide kaleko seigarrenean, kultur etxearen atzealdean, Talai Mendi elkartearen azpian. Irisgarritasun osoa du lokalak, igogailuz igo badaiteke, baita Iturbide kaleko arranpatxotik ere.

HH 5 mailatik LHko 4 mailara, bi egun

Haur Hezkuntzako 5. mailatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 4. maila arteko haurrek erabili ahal izango dute. Ludotekara asteko hiru egunetan joan ahal izango dute. Matrikula egiterakoan asteartetik ostiralerako bi egun aukeratu beharko dituzte. Bi egun horietan joateaz gain, astelehenetan ere Ludotekara joan ahal izango dute, egun librea izango baita.

45 euroko kuota du ikasturteko matrikulak

Matrikula hiru modutara ordaindu daiteke:

  • Azaroan ordaindu daiteke ikasturte osoko kuota, 45 eurokoa.
  • Urtarrilean hasi eta ikasturte bukaerara arte ordaindu daiteke, 30 euro.
  • Apirilean hasi nahi duenak ikasturte bukaera arteko epea ordaindu beharko du, 15 euro.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide