Txurrumuskiren eskutan dago Ludotekaren kudeaketa

Karkara 2015ko abu. 21a, 10:29

Data zehaztu gabe dagoen arren, ziurrenik irailean inauguratuko da Ludoteka eta Txurrumuskik izango du berau kudeatzeko ardura, deialdi irekia berak irabazi baitzuten.

Goiko Kaleko bi etxebizitzen jabetza zuen Udalak. Orainen eta EAJren aldeko botokekin etxebizitza horiek salduta lortutako diruarekin ludoteka egitea onartu zen. 200.000 euroko kostua izango du ludotekaren obrak, zeinak pixkanaka-pixkanaka amaitzen ari diren. Itxura hartzen ari da Iturbide kaleko lokala. Barrualdean aritu dira lanean orain arte, eta azken astean, kanpoaldeko erakusleihoa jartzen ibili dira. Irailerako, ezusterik ez badago, amaituta egongo da obra.

Ludotekaren egitura eta funtzionamendua erabakitzerako garaian Txurrumuskiren iritzia kontuan hartu dute. Eta, orain, Txurrumuskiren eskutan utzi dute ludotekaren funtzionamendua. Deialdi ireki bat egin zen eta Txurrumuski izan zen aurkeztu zen enpresa bakarra. Ateratako prezioan hartu zuten eta berak irabazi zuten lehiaketa. Hortaz, Txurrumuskik izango du ludoteka kudeatzeko ardura.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide