Astelehenean irekiko ditu ateak Ludotekak

Karkara 2015ko urr. 23a, 12:34

Argazkia: Txurrumuski

Aste osoan zehar, 17:00etatik 19:30era, ate irekiak egingo dituzte herritarrek ludoteka berria ezagutu dezaten

Herritarrek hainbeste desiratutako proiektuak ateak irekiko ditu azkenean; datorren astelehenean, urriaren 26an, Orioko Ludoteka martxan jarriko du Txurrumuskik. Aste osoan zehar, 17:00etatik 19:30era ate irekiak egingo dituzte eta izen-emateak jasoko dituzte. Ludoteka ezagutu, informazioa jaso eta zalantzak argitzeko aukera izango dute erabiltzaile izan nahi dutenek.

Horrez gain, haurrek ludotekan jolasteko aukera izango dute astelehenetik aurrera: jolasak eta txokoak ezagutu ahal izango dituzte ate irekietan. HH5. mailatik LH4. mailarako haurrek, jolas libreez gain, hezitzaileek dinamizatutako jolasez gozatu ahal izango dute ludotekan.

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide