Azkenekoz urriaren 26an bildu zen festa batzordea. Bilera horretan esandako proposamenekin egitarauaren zirriborroa idatzi zuten, eta orain, hirugarren bilera bat egitea proposatu dute, egitaraua ixten joateko. Bilera azaroaren 9an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Orioko kultur etxean.
San Nikolas jaiei begira jarri dira jada herriko kultur eragileak. Bi bilera egin dituzte dagoeneko eta horietan egindako proposamenekin. Hirugarren bilera honetara taldeek egun horretarako proposamenen aurrekontu eta beharren zerrenda ekartzea eskatzen du Udalak, egitaraua lotzen joateko.