Urriaren 26an, astelehenean, bigarren aldiz bildu zen San Nikolas jaiak antolatzeko festa batzordea, 19.00etan, Kultur Etxean. Bertara hurbildu ziren herritar batzuen eskaerari jarraituz, batzordeetan landutakoaren berri emango du Udalak.
Hau da, oraingoz, festa programaren proposamena:
Abenduak 4, ostirala
20:00 Easo Abesbatzaren emanaldia elizan
Abenduak 5, San Nikolas Bezpera eta Koadrilen eguna
13:00 Txaranga kalez kale
14:00 Herri bazkaria
19:00 Herri kalejira Pello eta Nikolasa erraldoiekin eta Txistulariekin
20:00 Festen hasierako deiadarra
20:30 Aretoko dantzen emanaldia Danbolin Musika Eskolaren eskutik
23:00 Musika kontzertua –zehazteko–
Abenduak 6, San Nikolas eguna
06:00 Gaupaseroen argazkia OAko eskaileretan
10:30 Jubilatuen hamaiketakoa
11:00 Meza Salatxok kantatua
12:00 Dantzari txikien txapelketa Harribilek antolatuta
12:00 Salatxo Abesbatza kalez kale
18:00 Pello eta Nikolasa txistulariekin kalez kale
22:00 Bertso saioa Karelan
00:30 Musika kontzertua –zehazteko–
01:00 DJak –zehazteko–
Abenduak 7, San Nikolas bigarrena
10:00 Xakea Kultur Etxean
11:00 Gaztetxoek herriaren ardura hartuko dute Udalbatzarrean. Atsolorra.
15:00 3x3 Txapelketa Karelan LH3-DBH2 ikasleen artean
17:00 Zirko tailerra
19:00 Musika plazan –zehazteko–
23:00 Musika kontzertua –zehazteko–
Abenduak 8, San Nikolas hirugarrena eta umeen eguna
10:30 Mozorro tailerra Txaranga gaitzat hartuta
15:00 3x3 txapelketa Karelan DBH3-senior ikasleen artean
17:00 Goizean prestatutako mozorroekin kalejira
Hauek izan ziren proposatutako musika taldeak: Zesuma, Hesian, Borrokan, Rural Zombies eta Pottors ta Klito. Bestalde, beste hainbat proposamen egin zituzten bileran parte-hartu zuten herritarrek. Batetik, Udalaren festa egitarauan meza ez jartzea proposatu zuen gazte talde batek, Udala erakunde publiko instituzional laikoa delako. Bestetik, deiadarrean suziririk ez botatzeko eta deiadarra konpost-egileei emateko proposamena egin zuten.
Horrez gain, erraldoi eta buruhandiak kalez kale ateratzeko jendea behar dela eta, herritarrei parte hartzeko deia egiten die festa batzordeak. Herri bazkarirako eta umeen ekintzetarako ere laguntza eskertuko da. Parte hartu nahi duenak kultura@orio.eus helbidera idatzi dezake.
Azkenik, hurrengo festa batzordera gerturatzera eta proposamenak egitera animatu nahi ditu Udalak, sanikolasak guztien artean sortutako festak izan daitezen.