Kamiseta horiak jantzi, autobusean sartu eta Agurainera joan ziren oriotarrak larunbatean, martxoaren 28an. Txangoaren asmoa ez zen lekzioak ematea, hangoei irakastea; alderantzizkoa, alegia, Aguraindarrengandik asko ikasi dezaketela ohartu baitziren. Zoragarria izan zela diote bertaratutakoek, giro paregabea izan zutela eta goiz-pasa ederra izan zela.
Rosi Lazkanok bertsoa kantatu zuen, ondorengoa:
Agurain euskeran alde
herritar euskaldun zale
ama hizkuntzan bizi nahi duna
konplejurik gabe
abiyan edo xuabe
beste edozeinen pare
ahaldugula esaten dugu
eta harro gaude.