Martxoaren 18a gazteenen eguna da Korrika kulturalaren programazioan: Korrika txikia egingo dute, bi ikastetxeek elkarrekin, herrian barrena. Baina hori ez da herriko haur eta gaztetxoek egun horretan izango duten jarduera bakarra, Txurrumuskik HITZANITZ jokoa antolatu baitu LHko ikasleentzat.
Guztira 65 pertsonek parte hartuko dute, eta bi talde handitan banatuko dira: batetik LH3 eta LH4ko ikasleak, eta bestetik LH5 eta LH6koak. A hizkitik Zraino doan erroskoa osatu behar dute taldeek eta, horretarako, hainbat galdera erantzun beharko dituzte. Orotarikoak izango dira galdera horiek, baina asko Korrikako edizio desberdinekin zerikusia izango dute. Tartean, hainbat proba ere egin beharko dituzte parte-hartzaileek.
Korrika txikia amaitu ondoren, 17:00etan hasiko da jolasa Ikastolako aretoan.