Eskualdetik, Urola Kostatik, Urepelera. Autobusa antolatu dute martxoaren 19rako, Korrikaren hasieran parte hartzeko. Izena Kolon txikin eta kultur etxean eman daiteke. 10 euroko kostua izango du, baina autobusean ordaindu beharko da kantitate hori.
9:30ean abituko da autobusa, jomuga Urepel duela. Eta handik hona 19:30ean abiatuko da. Korrikaren lehen kilometroetan lasterka egin nahi duenak aukera paregabea du. Korrikako azken pausoak, amaierako kilometroak, egin nahi dituenak ere aukera izango du.
Urepelen hasi eta Bilbon amaituko den edizio honetan, hasieran nahiz amaieran parte hartzeko autobusak antolatu baitira. Hortaz, Bilbora joan nahi duenak Kolon txikin edo kultur etxean eman beharko du izena.