Urepelen hasiko da, martxoaren 19an. Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarrenez, Urepelen hasi eta Bilbon amaituko baita. Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak Oriotik igaroko da, martxoaren 22an, hain zuzen. Lasartetik barrena etorriko dira korrikalariak eta oriotarrek testigua Zarautzera eramango dute.
Martxoak 22 dituenean iritsiko da Korrika Oriora, eguerdiko 14:40ean. Orioko ibilbidean kilometroren bat eskuratu nahi baduzu, otsailaren lehen astetik izango duzu eskuratzeko aukera. Horretarako edozein AEKren euskaltegietara jo behar duzu.