1980an antolatu zuen AEKk lehenengo Korrika. Ordutik 18 edizio eta 34 urte igaro dira. Aurtengoa 19. Korrika izango da eta Euskahaldundu gaitezen lelopean Urepeletik Bilborako bidea egingo du. Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatuko da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean.
Martxoaren 19an Urepelen hasi, eta 11 egunez gelditu gabe Euskal Herria zeharkatuko du lekukoak, barruan sekretupean gordetako mezua duela. Oriotik martxoaren 22an igaroko da, 15:49an, eta sei kilometroko ibilbidea izango du.