Anaren gidaritzapean, oinez, solasean, batetik bestera egin zuten bidea, eta dugun ondare aberatsaren berri jaso zuten, baita, aldi berean, beren burua hobeto ezagutu ere. Geldialditxoak eginez, Anak Orioren sorrera eta Goiko Kalearen inguruko antolaketa azaldu zien: kaleak, etxeak, eliza, Pilliku plaza… Azken puntu honetan, emakume-saregileen historia, euskararena eta, jakina, Maria Maestrarena ere azaldu zien.
Bizi-bizi pasa zitzaien goiza, eta hauxe idatzi nahi izan zuten ikasleek bukaeran:
Plazer bat izan da, Ana! Guk ere bat egiten dugu zure aldarrikapenarekin: Txikitan Orio itsasotik ikusteko aukera izaten genuen, (bapore eraiki berrietan herritarrei bertan itsasoratzen lagatzen zieten eta buelta bat ematen zuten, besteak beste, haur eta gazteek) eta egun aldiz, herritik ikusten dugu itsasoa, zergatik ez eman aukera hori egungo gazteei? Hortxe gure proposamena Orioko Udalari.