“Ez ahazteko gogoratuz” herriko historia eta memoriaren ibilbidea proiektua lantzeko erabili dute liburua. Ikasleek, aurrez, Iturainek 2014ean argitaratutako liburua irakurri zuten, eta bertan kontatzen diren oriotarren istorioak eta zuzeneko testigantzak jakin-minez irakurri zituzten.
Solasaldian gogoeta eta galdera ugari partekatu zituzten Iñakirekin, eta interes handiz jarraitu zituzten Iñakiren azalpenak. Ikasle batek baino gehiagok hunkituta bukatu zuen pasarteren bat irakurtzean, batez ere, bere familian bizitako gertakariren bat aipatu zenean.
Ikasleen balorazioen arabera oso interesgarria iruditu zitzaien solasaldia. Testu-liburuetan ikasi daitekeenaz harago, Iturainek partekaturiko jakituriak, testigantzak eta bizipenek Zaraguetako ikasleengan arrastoa utzi izanaren esperantzaz itzuli da irakaslea.
Izan ere, memoria historikoak garenaren sena piztuta mantentzen digu, eta sugar horren zergatia oinarri duten gertakariak argitzen dizkigu historiak. Eskerrik asko, Iñaki!