Euskarari buruz berriketan

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola 2025eko abenduaren 13a

Aste honetan, Nazioarteko Euskararen Eguna igaro berritan, euskararen inguruko hausnarketa saioak egin ditugu hainbat taldetan. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin lankidetzan, LH2 eta DBH2. mailan beren eguneroko hizkuntza ohituren inguruan hausnartzen jardun dira Goizane Arana UEMAko kidearen eskutik.

LH2n,  "Ispiluaren aurrean" izeneko tailerra egin zuten: haurrek zein hizkuntza ohitura dituzten (parkean, eskolan eta etxean)  identifikatu zituzten, eta saioaren bigarren zatian, bertaratutako gurasoei azaldu zizkieten ateratako ondorioak. Besteak beste, gurasoak euskararen erabilera sustatzeko duten gaitasunaz ere aritu zen Goizane.
 
DBH2n euskararen egoera soziolinguistikoaz aritu ziren: euskarak duen posizioaz mundu mailan, Euskal Herri mailan dauden egoera desberdinez, Urola Kosta eta Orioko egoeraz. Bukatzeko, bakoitzak ze erabilpen maila duen aztertzeko jolas bat egin zuten. Izan ere, ezinbestekoa da euskararekin dugun harremana aztertzea egunero erabiltzearen garratziaz jabetzeko. Besteak beste, hizkuntza gutxiagotua izaki, hiztun konszienteak heztea delako eskolaren helburua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide