Altxa burua, gazteak eta helduak!

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Aste honetan Zaraguetako klaustroak Maitane Ormazabal psikologoaren formakuntza jaso zuen, Altxa Burua guraso taldearen iniziatibaz, Orioko Udalak babestuta.

Aspaldian kezka handien iturri dira mugikor eta, oro har, pantailak. Ikasleengan duten eragin kaltegarria aztertze aldera, nerabeen ongizatearen azpian dauden sakoneko aldagai psikologikoak aztertu zituzten atzo. Urrian beste hiru saio jasoko dituzte irakasleek, Maitane beraren eta Telmo Lazkano adituaren eskutik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide