Horretarako, irailak 16 eta 20a bitartean, seme-alabak eskolara bizikletaz etortzera bultzatu nahi ditu. Guraso elkarteko boluntarioak prest agertu dira bidean laguntzaile izateko, baina familiak ere bizikletak hartu eta ikasleekin batera etortzea gustatuko litzaieke.
Astelehenetik hasita, goizero, herriko 4 guneetatik abiatuko dira:
- 8:30 Anibarko Portuko parketik. Laguntzailea: Dabid
- 8:35 Herriko plazatik. Laguntzailea: Idurre
- 8:45 Bikamiotako errotondatik. Laguntzailea: Olaia
- 8:50 Hondartzako errotondatik. Laguntzailea: Carmen
Orduak errespetatuko dira, beraz, puntualak izatea eskatzen da.
Puztu gurpilak eta datorren astera arte!