Irailera arte

Uztailarekin batera oporren txanda heldu da irakasleontzako ere.

Aurtengo ikasurtea itxi eta datorrengoa prestatzen gabiltza, eta egun batzuren buruan oporrak hartuko ditugu zuzendaritza taldekoek ere. Ohiko aldaketez gain, nobedade berri batzuk ere izango dira irailean, egiten ari garen obratxoek salatzen duten moduan.

Gure aldetik, bien bitartean, atseden hartu eta indar berriz etortzea opa dizuegu. Irakasle guztien partetik, uda ona izan dezazuela ikasle, guraso eta herritar guztiok!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide