Gipuzkoako zazpi eskoletan programa zabala egin da azken hiru urteetan, eta egun DBHko laugarren maila amaitzear diren ikasleek hartu dute parte. Joan den astean programari amaiera eman zioten Gure Zirkuko karpa handian.
Gure eskolako DBH4ko ikasleak hantxe izan ziren. DBHko bigarren mailan hasi ziren diskriminazio egoeren gaineko kontzientzia lantzen. Horretarako hainbat elkartetako kideekin elkarrizketak egin zituzten, eta elkarrizketa horiekin aldizkari batzuk osatu zituzten. Azken urtean, aldiz, bideo batean parte hartu dute ikusmen urritasuna duten pertsonekin. Horrela, bateko eta besteko esperientzietan zuzeneko partaide izan dira, aniztasunaren jabetu dira, eta nolabait esateko diskriminazioaren aurkako “agente aktibo” bilakatu dira.
Ekitaldia amaitzeko, Eider Mendoza Ahaldun Nagusiak eskerrak eman zizkien parte hartu duten ikasle, irakasle eta ikastetxeei.