Zaragueta ikasleak, Orioko Curruculumaren baitan, 2014ean hasi ziren Orioko emakumeen panelak egiten. Herriko emakume esanguratsu bat hartu, bertso bat egin eta bere argazkiarekin panelak osatzen joan dira, urtez urte: Dibina Lanberri, Ana Madariaga, Maria Rosa Esnal, Maria Juana Etxebeste, Maria Sagrario Miralles, Rosa Lazkano. Idoia Etxeberria, Itziar Urretabizkaia, Garbiñe Manterola… eskolako atzeko sarreran egon dira urte hauetan guztietan.
Aurten, pixkanaka hondatzen ari zirela ikusita, Plastikako ikasgaian, ondarea eta zaharberritzea izeneko ariketan, panelak zaharberritu dituzte: txapakume berria jarri, bertsoak berriz inprimatu, itsatsi eta plastifikatu dituzte. Behin hori eginda, Saregilen jartzea adostu zuten. Irailera arte egongo dira hantxe, ikusgai. Herritar guztiak zaudete gonbidatuta.