Aste honetan izan da azken horren aurkezpena: eskolako patioan turismo azoka moduko bat atondu dute eta ikasle-talde bakoitzak landutako herrialdeari buruzko azalpenak eta xehetasunak eman dizkie 6. mailako ikasle eta irakasleei. Bakoitzaren "stand"-aren aurrean, gastronomia, kultura, paisaia, klima, bisitatzeko lekuak…izan dituzte hizpide.
Intsektuen Hotelari dagokionez, egun hauetan zintzilikatu dute baratzeko txabolan, Elhuyarren Zientzia Azokan ikusgai egon ondoren. Behar den bezala, hotela eguteran jarri dute, eta orain "bezeroak" etortzea bakarrik falta da. Azokan bezala, ondoan infografia batzuk jarri dituzte hotela zer den, zertarako den eta zein intsektuentzat erakargarria den jakiteko.