Gaur izan da azken horren aurkezpena: eskolako patioan turismo azoka moduko bat atondu dute eta ikasle-talde bakoitzak landutako herrialdeari buruzko azalpenak eta xehetasunak eman dizkie 6. mailako ikasle eta irakasleei. Bakoitzaren "stand"-aren aurrean, gastronomia, kultura, paisaia, klima, bisitatzeko lekuak…izan dituzte hizpide.