Maiatzaren 21ean, zuzendari, irakasle eta ikasleek kotxea bete, eta Donostiara partitu ziren eguerdian. "Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna" zen, Balearen Bidea aurkezteko baino egun aproposagorik!
Gidoia errepasatu, makillatu eta ordu beteren buruan platoan sartu ziren. Hango argi, teknikari eta abarrek urduritasun pixkat sortu omen zuten gureengan, baina programako ekipo ezin hobeari esker, lasaitu eta azken xehetasunak aditu zituzten. Behin grabatzen hasita, aitaren batean pasa omen zitzaien denbora.
Bukatzeko, instagramerako bideotxoak grabatu, desmakillatu eta, platorik harago telebista egiten den geletara eraman zituzten: errealizazio gela, soinu gela.... 40 laguneko taldea programa egiteko, alajaina!
Eskerrik asko programako lantalde osoari, izugarri ondo sentitu ziren ikasle eta irakasle denak, eta, gainera, telebista bertatik bertara nola egiten den ere ikusi eta ikasi zuten. Hurren arte!