Alde batetik, apirilean zehar, Pottokaren istorioa ipuina denon artean sortu dugu: DBH4ko ikasleek hasitako narrazioa mailaz maila osatzen joan zen. Ondoren, LH1 eta HH4 eta HH5ekoek ipuinaren ilustrazioak egin zituzten. Azkenik, LH4koen irakurketa ozena erabiliz, bideo bat egin dugu. Hilabetean zehar, baita ere, HHko gurasoak eskolara etorri dira ipuinak irakurtzera.
Bestalde, egunean bertan, ikasleen arteko irakurraldia egin genuen. Ikasle zaharrenek liburutegiko liburu bat aukeratu zuten eta, bikoteka, ikasle txikiagoei irakurri zieten. Euria zela eta, ezin izan genituen parkea eta patioa aprobetxatu, baina eskolako hainbat txokotan irakurtzeko tarte lasai bat hartu genuen. HH2 eta HH3koen kasuan, gela guztiaren aurreko irakurraldia egin zuten DBH4koek.
Astea bukatzeko, Alaine Agirre Garmendia idazlearekin izan dira DBH3 eta DBH4koak. Idazle lanaren eta euskal literaturaren gainean hitz egiteaz gain, Libe liburuari buruz ere jardun dira. Izan ere, nobela horrek arrakasta handia izan du ikasleen artean.
Argazki hementxe.