'La Basu' eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2024ko api. 18a, 11:42

Astea umorez eta pozez beterik hasteko, astelehen honetan “La Basu” rap kantaria etorri zaigu rap klaseak ematera. Berarekin rap munduan murgildu gara, hainbat ekintza eginez. 

Hasteko, Basuk bere bizitzaren inguruan hitz egin zigun, eta nola sartu zen rap mundura. Hip-hop kultura azaldu zigun, bere bost ezaugarriak zehaztu zizkigun. Ondoren, idatzizko tailerra egin genuen: hiru taldeetan banatuta, guztion artean estribillo bat sortu genuen. Talde bakoitzak bere kantuaren estrofa sortu zuen, Basuren laguntzarekin.

Kantua, gure eskolako azken urtea dela eta, Zaraguetako ibilaldi polit honen inguruan izan zen. Bukatzeko, guztiok zutik eta antzeztuz abestu genuen guk sortutako rap-a. Gainera, Basuk gure kantuan berak sortutako zati bat sartu zuen guk espero gabe, eta liluragarria izan zen. Oso esperientzia betegarri eta “espexiala” izan da guztiontzat, asko gustatu zaigu eta asko ikasi dugu. Espero dugu berriz gure laguna Basurekin noizbait topo egitea.

Libe Ostolaza eta Daniela Bernedo

*Bideoa ikusi nahi izanez gero, gure webguneko blogean sartu besterik ez duzue.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide