Saioei bizitasun pixka bat emateko, eta tailerrari amaiera emateko, txapelketa txiki bat antolatu zuten manterolatarrek. Sariren batekin, edo saririk gabe, ikasleek izugarri gozatu zuten eta Josu eta Candido gustura geratu ziren hori ikusita.
Ez dago azaldu beharrik zenbat onura dituen xakean aritzeak, eta horren jakitun, eta jokatzen gozatzea helburu, xakean trebatzeko tailerra eskaintzen jarraitzeko asmoa du Ubera Guraso Elkarteak. Alde horretatik, eskerrak eman nahi dizkiegu Xake Federazioari eta Manterola aita-semeei. Xake-mate bikaina eman zioten ikasturteari!