Sahararako materiala bidean da

Urtero bezala, aurten ere burutu dugu Mendebaldeko Sahararako material bilketa. Atzo eraman zuten materiala Sahararen aldeko elkartekoek, eta honezkero bere bidea egiten ari da.

Egunero-egunero kaxak lekalez, konpresaz, azukrez eta abarrez betetzen joan dira eta kiloak kontatzeko ardura LH2koek izan dute. Aise bete dugu jarri genuen kilo kopuruaren langa. Atzo eraman zituzten kaxak.

Gauzak horrela, aurtengo helburua betetzat eman dugu eskolan, janari bilketaz gain, Saharako herriaren eta errefuxiatu kanpamenduen berri ere eman dugulako. Bereziki, interesgarria izan zen Fatimak eta Lamathek eman zuten hitzaldia. Eskerrik asko biei, eta baita Jokini ere, erakutsi duzuen prestutasunagatik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide