Alde batetik, soinean eramateko txaparen irudiak egin dituzte, eta bestetik, txapa bertan jartzeko leloa asmatu behar izan dute. Irabazleak DBH4ko Aitor Alonso eta Daniela Bernedo izan dira. Aitorrek irudia egin du eta Danielak esaldia: "Gure ametsek gida gaitzatela". Saria gela osoarentzat hamaiketako bat izango da eskolaren kontura.
Lehiaketaren helburua euskararen inguruan hausnartzea izan da, eta Euskara Batzodearen arabera bikain bete da. Zentzu horretan, datorren astelehenari begira, eskolan Euskararen Eguna ospatuko da, hainbat jarduera egiten ari dira ikasleak, besteak beste, Mezuen Zuhaitza.