Hezkidetzari buruzko formazioa EIHERAren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Urria eta azaroa artean, Zaragueta eskolako irakasleok formazio saioak jaso ditugu hezkidetzaren inguruan EIHERA kooperatibako kideen eskutik.

Errealitatearen azterketa, egitura sozialak, botere harremanak, norberaren gaitasun eta norberaren errekurtsoen inguruan jardun dugu, besteak beste, aurtengo hiru saioetan.

Hezkidetzaren inguruan iaz hasitako formazio hau eskolako lanketa lerroen artean dago, hezkuntza feministago baten bidean. Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen EIHERA kooperatibako kide Kattalin Minerri eta Iñigo Etxezarretari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide